ENERGIA SUBROGATUA

Arrate Egaña

Joseluk ez ditu Gabonetako oporrak gozatzen. Bestelako aire batean murgildu dira kaleak, dendak edo telebistako iragarkiak; Gabonetako espirituak edozein agertoki mudatu du. Joseluren etxeak, aldiz, beti bezain soil jarraitzen du, amonak ez omen duelako festa horietan sinesten. Joseluk ere ez, edo bai, ez daki; edonola ere, gurasoek, bizirik zituenean, etxea beretzat apaintzen zuten. Koloretako argitxoak?…

https://www.booktegi.eus/liburuak/izainargiak-2/