FAS ZINEKLUBA: “MISIÓN A MARTE”

 

Ikus-entzunezko emanaldia

2023ko urriak 17

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

 

Misión a Marte · Euskal Herria · 2022 · 80 min · Zuz.: Amat Vallmajor Del Pozo · V.O.S.C.

+KORTeN!: Cómo mejorar tu tirada de bolosLorenzo Damián García. EH. 2022, 12’ fik

Gonb.: Amat Vallmajor Del Pozo, Lorenzo Damián García

 

Euskal Herri postapokaliptiko bat eta bi anaia, misio batean Martera doazenak. Txomin arkeologoa da, eta anaiak gidatzen du. Hala, Eibartik atera eta Espainia iparraldean barrena joango dira, baina Generen osasun ahula eta lanbro toxiko misteriotsu bat direla medio, desbideratu egingo dira Milarengana joateko, arreba nagusiarengana.

Euskal Herritik Kataluniara doa road movie-a, normaltasun berri batean, zeinetan Amat Vallmajor zuzendaria estreinatzen baita film luze batean. Istorio zoro eta esperpentiko honek harritu egingo gaitu, eta irria, gogoeta eta sentimenduak sorraraziko dizkigu.

Zuri-beltzean filmatua dago, punkean inspiratzen den estetikarekin. Musika aldetik, berriz, Dead Kennedys taldearen kantu bat du, eta Hertzainak taldearen 1983ko maketako zazpi kantu.

2022ko Gijongo Zinemaldian saritu dute.

 

Trailerra

 

www.cineclubfas.com