FAS ZINEKLUBA: “O TRIO EM MI BEMOL”

 

Ikus-entzunezko emanaldia

2023ko urriak 31

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

5€ (normala), 3€ (ikasleak eta langabeak)

Gaztelania

 

O trio em mi bemol · Portugal/espainiar estatua · 2022 · 127 min · Zuz.: Rita Azevedo Gomes · V.O.S.C.

Gonb.: Manu Paja (Fas)

 

Eric Rohmer film bat egiten ari zela, Cuatro aventuras de Reinette y Mirabelle, gidoiaren zati bat kanpoan utzi zuen, eta antzezlan bihurtu, El Trío en mi bemol. Rita Azevedo Gomesek adiskide diren bi zinemagile elkartu ditu, Pierre Leon eta Adolfo Arrieta, obraren egokitzapen zinematrografiko baten interprete izateko; maila batean baino gehiagotan ariko dira, filmak beste film bat daukalako bere barruan.

Paul eta Adelia, maitale izandakoak, maiz topatzen dira, baita zazpi aldiz ere urtean, bikote izan zireneko garaiaz filosofatzeko, neskaren maite abentura berriez hitz egiteko eta musikaz eztabaidatzeko. Adeliak rocka maite du, eta Paulek, berriz, bizia ematen du musika klasikoaren alde. Akordioak, desakordioak eta melodia bat, gero eta gehiago batzen dituena.

Paraleloan, Jorgek, zinema zuzendari xelebrea bera, itsasbazterreko etxe argitsuan errodatuko du Eric Rohmerrek idatzitako antzezlan bakarraren egokitzapena.

 

Trailerra

 

www.cineclubfas.com