FAS ZINEKLUBA: “TETUÁN”

 

Ikus-entzunezko emanaldia

2023ko azaroak 21

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

5€ (arrunta), 3€ (ikasle eta langabeak)

Gaztelaniaz

 

Tetuán · Euskal Herria · 2022 · 95 min· Zuz.: Iratxe Fresneda Delgado · V.O.S.C.

Gonb.: Iratxe Fresneda Delgado

 

Migratzaileen gaineko sorkuntza dokumentala. Bizitzako esperientzietan oinarrituta, Iratxe Fresnedak bidaia pertsonal batean murgilduko gaitu, non iragana eta oraina bat egiten baitira esperientzia bisual batean. Anne-Marieren, Carmeloren, Irinaren eta Mohameden istorioak korapilatuz doaz, eta hala paisaia desberdinak agertzen doaz; horrekin batera, Tetuan, Almeria eta haren basamortua, Euskal Herriko txokoak, Errumaniako herritxo bat Danubio bazterrean eta Madrilgo kaleak.

 

Trailerra

 

www.cineclubfas.com