FAS ZINEKLUBA: “LAS CHICAS ESTÁN BIEN”

 

 

Ikus-entzunezko emanaldia

2023ko azaroak 28

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

5€ (arrunta), 3€ (ikasle eta langabeak)

Gaztelaniaz

 

Las chicas están bien · Madril · 2023 · 85 min · Zuz.: Itsaso Arana Baztan · V.O.S.C.

 

Gonb.: Itziar Manero

 

Lau aktore eta idazle bat elkarrekin bizi dira, eta obra bat entsaiatzen ari dira errota zahar batean, mundutik aparte. Printzesaren eta haren ahizpen istorioa bost aktoreen egunerokoan barneratuko da; hala, errezela duen ohe batean entsaiatuko dute, XIX. mendeko neskatoz jantzita. Egunak badoaz eta neskak elkar ezagutzen joango dira askotariko gaiez mintzatuz, hala nola maitasuna, edertasuna, fedea, adiskidantza, heriotza, betiere grazia handiarekin tratatuta.

Sorginkeria baten istorioa ere bada, printzesak, apoak, errekak, gutunak eta are despistatutako printze bat. Era freskoan eta naturalean filmatua dago, adiskide talde batean egina balego bezala, eta inprobisatuak diruditen sekuentziak ditu.

Sailkatzen zaila den filma, nahasian doaz fikzioa eta dokumentala, komedia eta drama. Naturaltasuna eta talentua gainezka duten bost aktore, obra interesgarri bat eta esperientzia interpretatibo handia.

 

Trailerra

 

www.cineclubfas.com