OLGA CAPDEVILA-REKIN IKASTAROA ETA HITZALDIA

2023ko abenduaren 15ean BilbaoArtek Euskal Irudigileak elkarteak urtero antolatzen duen mintegiaren edizio berri bat hartuko du. Oraingo honetan Olga Capdevila ilustratzaileak «Making Off: Ideiak eta prozesuak ospatzen» ikastaroa eskainiko du.

Ikastaroa BilbaoArteko egoitzan eskainiko da abenduaren 15ean arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara eta ondoren hitzaldi irekia izango da publiko guztiarentzat 19:30etatik 20:30etara.

Tailerrak sormen prozesuak ikertzea proposatzen du, bere noraezeak, asmatzeak eta trabak ospatuz. Nolakoa da ideia batetik azken obraraino garamatzan ibilbidea? Zergatik daude hainbeste ideia burutzen ez direnak? Nola goza dezakegu prozesuez?

Olga Capdevilak sakon azalduko dizkigu bere kanpaina barruan, liburu edo animazio batzuen atzean dauden prozesuak. Tailerraren zati bat konferentzia formatuan izango da eta bestea workshop  estilokoa, taldeko jarduera batekin.

PREZIOA: Bazkideentzat doan, bazkide ez direnentzat 10€.

IZENA EMATEKO: info@euskalirudigileak.com. Izena emateko azken eguna abenduaren 11a, astelehena, 14:00ak baino lehen. 20 plaza guztira. Eskariak heldutako hurrenkeraren arabera lekuak esleituko dira.