Ihitoki orlegia,
izotz zuriak zilarreztatua.
Aintziraz bertzaldean,
ene maite ederra da.
Bera ikusterat joan nahi dut
ur-lasterraren aurka.
Baina bidea luzea da
eta arazotsua.
Ene burua olatuen menpe utzirik,
bera uretan ikusten dut, ez bertzerik.
Ihitoki mardula,
ihintzak perla-itxuraturik.
Bertze urertzean,
ene maite ederra zutitzen da.
Bera ikusterat joan nahi dut
ur-lasterraren aurka.
Baina ibilbidea luze-luzea da,
gaitzeko oztopoz betea.
Ene burua olatuen menpe utzirik,
bera uhartetxo batean ikustatzen dut, ez bertzerik.
Ihitoki oparoa,
ihintzaren lurrunaren artean.
Ezin ederragoa den ene maitea
uraz haratago dago.
Bera ikusterat joan nahi dut
ur-lasterraren aurka.
Baina zailtasun handiak
ene aitzinean pausatzen dira.
Ene burua olatuen menpe utzirik,
babesgune batean sumatzen dudala uste dut.