IHINTZAK DISTIRA EGITEN DU (Herrikoia)

 

Kristalduriko ihintza belarrak.

Azkenean ekia sartu da.

Jadezko anforak bete, bete itzazue:

gaua heldu berri da.

 

Ihintzak gau osoan distira egiten du

belarren eta hirustaren gainean.

Baina, ihintza sarri iharturen da!

Gaua sarri hilen da!