ERAKUSKETA: JESÚS ECHEVERRÍA BURGOA

KONDESTABLEAREN JAUREGIA. Urtarrilaren 26tik martxoaren 17ra. Jesús Echeverría Burgoa, 1932 – 2022. Atzera begirako erakusketa.

*Artista baten garrantzia haren obran oinarritzen da, «irekitzen duen munduan egia erakusteko» (Heidegger) gaitasunean.
Gaur egun egia hori ukatu egiten da eta konnotazio disruptiboak hartzen ditu artistak, bere erabakimen librearen bermatzaile denak, objektu artistikoa merkatuaren etekin espekulatiboak markatzen dion bidetik bideratzea erabakitzen duenean. Abangoardiak desagertuta, leku hori merkataritza-agenteak hartu du, izan ere, hark baditu kritika guztiak ezabatzeko eta bere artista marka komertzialtzat katalogatzea lortzeko behar diren trebetasunak.

Sortzaileak, mundua argitu beharreko misteriotzat hartzen duen ideiatik ihes eginda, kontzientzia kritikoa abandonatzen du bizitza antolatzen dion eta makurrarazten duen lotura ekonomikoa ez desegiteko; ikonoduliatik filarguriara doa.

Burgoak ikuspegi komertzial horretatik ihes egiten du, ez dio gizarteari hark eskatzen duena eskaini nahi, bere eskaintza artistikoa gizarteak hartzea eta bere egitea espero du. Haren koadroak ikusita, unibertso sentikor eta berezi batek adierazten digu begirada kontenplatibo aske bat zuela. Berehalakotasunetik aldenduta, irudimen-, oroimen- eta denbora-prozesu bati jarraitzen zion.