ARTISTEN ARTEKO TOPAKETA: «MAHAI-INGURU BAT MAHAI KARRATU BATEAN»

2024ko otsailaren 29an, osteguna, 19:00etan, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak Mahai-inguru bat mahai karratu batean artisten arteko topaketa eskainiko du, Victoria Ascaso, Adrián Castañeda, Jorge Isla eta MawaTres artisten parte-hartzearekin. Sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

Mahai-inguru bat mahai karratu batean saioa honela definitzen da: artea hizpide izango duen mahai-inguru bat izan beharrean, elkarrizketa-mahai bat izango da, erakusketa arrunt baten barruan artea inguratzen duen guztia jorratuko duena.

Horrenbestez, topaketa horren dinamikaren bereizgarria izango da ez dela egongo ez dinamikarik, ez eskaletarik, ez galdera-txandarik ezta aurretik ezarritako gidoirik ere. Parte-hartzaile bakoitzak, modu guztiz informalean, ordenagailu bat izango du eskuragarri, eta hor musika, memeak, YouTubeko bideoak eta gisa berekoak erakutsi ahal izango du, inolako arau formal edo artistikorik gabe, hau da, dela aisialditik dela umoretik.

Informazio praktikoa:

Artisten arteko topaketa Mahai-inguru bat mahai karratu batean

Parte-hartzaileak: Victoria Ascaso, Adrian Castañeda, Jorge Isla, MawaTres
Data: osteguna, otsailak 29

Ordua: 19:00

Iraupena: Ordubete.

Sarrera librea plaza guztiak bete arte.