Ekialdeko Atean,
neskatilak ene aldamenean igarotzen dira
margo anitzezko hodeien gisa.
Larrosak bezain ederrak badira ere,
ene bideari jarraitzen diot, aiherga:
txanbra zuriaren
eta gona orlegiaren neskatila
atsegin dudan bakarra da.
Ekialdeko Atetik at,
neskatilak ene aldamenean igarotzen dira
oro sahats liliak bezain ederrak,
baina bakar batek ere ez nau erakartzen:
txanbra zuriaren
eta zapi gorriminaren neskatila
liluratzen nauena eta zoriontsu egiten nauena da.