USAPALAK (Herrikoia)

 

Usapalek abesten dute

uhartettoan.

Dontzeila onak eta ederrak

zaldunen egarriak dauden emaztegaiak dira.

 

Igebelar garaiak eta beheak,

ezker eta eskuin ur gainean daude.

Dontzeila ona eta ederra

esna eta lotan nagoela bilatzen dut.

 

Ez dut erdiesten.

Berarengan oldozten dut, esna eta lotan,

egunez nahiz gauez,

biraja eta jiraka ohean.

 

Igebelar garaiak eta beheak.

Ezker eta eskuin hartzen ditut.

Ene dontzeila ona eta ederra

lautez eta zitaraz gorteatu egiten dut.

 

Igebelar garaiak eta beheak.

Ezker eta eskuin biltzen ditut.

Ene dontzeila ona eta ederra

gongez, kanpaiez eta musikaz jaso eta alaitzen dut.