EUSKO EGUNA 2024

Eusko Eguna, ospa dezagun tokiko moneta, apirilaren 13an, larunbatean, Ezpeletan!

Hitzordua 10:00etatik 02:00era, merkatu estalian, besta herrikoi handirako! Sartzea urririk eta libro denetzat!

Egitarauan: laborarien eta artisauen merkatua, jantzi eta sehaska hustea, pilota partida Oinatz Bengoetxearekin, desazkundeari buruzko hitzaldia Timothée Parriquekin, laborarien brunch-a eta tartifleta afaria, musika, ikuskizunak eta abar.

Hainbat aktibitate proposatuko zaizkie haurrei: antzara joko erraldoia, asto bizkarrez ibiltzea, Pontx pailazoaren ikuskizuna, kermezako jokoak eta beste anitz!

Kontzertuaz, ikusiko dituzue Patxi eta Konpania, Herrian Kantuz, Kontrabanda eta DJ Doy!

Ezagutu egitarau osoa

Eusko Egunean laguntzeko prest?

300 lan-txanda baino gehiago daude betetzeko; egunean berean, bistan da, baina baita gertakaria aitzin eta gero ere.

Izen ematea