Zalgurdiaren zarata sumatzen da.
Brokatu orlegiz jantzirik ikustatu egiten dut.
Bere etorreraren erpai itxaroten dut.
Baina bera hagitz lotsatia izatearen beldur naiz.
Zalgurdiaren zarata hurbiltzen da.
Bere zetazko tunika gorria jantzirik ikusten dut.
Bere mira dut egunez eta gauez.
Baina enekin ihes egitea erabaki ez dezan beldur naiz.
Bizi garen artean ezin bagara elkartu,
heriotzean elkarrekin izanen gara, hilobian.
Zin egiten dizut, zalantzarik ez ukan, laztana.
Ekia lekukoa izanen da.