ARTE PROIEKTUAK GAUZATZEKO BEKEN DEIALDIA 2024-25 ESTUDIO LAGAPENAREKIN BILBAO ARTEN

 

BILBAO ARTE FUNDAZIOAk, kultura sustatzeko eta ekoizpen artistikoa bultzatzeko asmoz, BILBAO BIZKAIA KUTXA BBK FUNDAZIOA eta UPV/EHU erakundeekin lankidetzan dihardu proiektu artistikoak egiteko beken deialdi honen edizioan.

Bilbao Arte Fundazioaren ezaugarriak direla eta (instalazio teknikoak eta ekipo profesionala), proiektu horiek ekoizpen-zentroak eskaintzen dituen baliabide eta aukera tekniko eta profesionalen aprobetxamendu handian oinarritzea egokia dela azpimarratu da.

Ildo horretan, aurkeztutako proiektuek lehentasuna izango dute Fundazioan ekipamendu teknikoak ahalik eta gehien erabiliz eta Fundazioko teknikarien aholkularitza eta lankidetzarekin lan egiteko beharra egiaztatzen badute, Bilbao Arte Fundazioaren instalazioak eta ekipo profesionala erabili beharrik ez duten beste proiektu batzuen aurretik.

Ondorioz, egoitza aktiboko beka hauetan bereziki baloratuko dira aurkezpenean Irudi digitala, MediaLab, Eskultura edota Serigrafia eta grabatu tailerrak etengabe erabiltzea aurreikusten duen lan-plan dokumentatu bat aurkezten duten proiektuak (web orrian Bilbao Artek artisten zerbitzura jartzen duen teknologia eta bitartekoei buruzko informazioa kontsulta daiteke).

Gehienez 12 bekatarako deialdia egiten da. Hautatutako artistek aldi baterako lagapen-estudio bat izango dute Bilbao Arte Fundazioan, eta diru-zuzkidura bat izango dute ekoizpen-gastuetarako, bai eta zentroak bere ekoizpen-tailerretan dituen gainerako azpiegituretarako sarbidea ere.

Bilbao Artek, bere instalazio guztien erabilera errazteaz gain (ikusi web orria Fundazioaren ekipamendu zehatzarekin), aholkularitza-zerbitzu bat ezartzen du lantokien arduradunen bitartez, eta horiek premia teknikoei erantzun eta lagunduko diete.

Beka guztiek Fundazioaren etxebizitza partekatuetan ostatu hartzeko aukera dute.

IZENA EMATEKO EPEA​: MAIATZAK 23, 2024

OINARRIAK: 2024-25-BEKEN-DEIALDIA

ESKABIDE-ORRIA: LAGAPEN-CESION-ALLOWANCE-2024-25