MICHELE ABREGO ETA GORKA LARRAÑAGA-REN ERAKUSLEIHOA

Koldo Mitxelena Kulturuneko (Errege-Erregina Katolikoen kalea, 6 zenbakia, Donostia) aldi baterako liburutegi, mailegu zerbitzu eta Gipuzkoako funtsa historikoaren egoitzako erakuslehioak, irudimenaren eta ezagutzaren munduan murgiltzeko gonbidapen bat egiten du.

Estetika jostari baten azpian, bigarren begirada batean aurkitu beharreko elementuak ezkutatzen dira, literaturaren ikonoetatik edo ezagutzari buruzko erreferentzietatik haratago, fantasiaren eta irudimenaren beraien ilustrazioa bihurtzen dena.

Eskulan kutsuko lana izan nahi du, aintzanako antzerkiko eszenografien modura (eskuz egindakoa bilatuz, azken belaunaldiko teknologietatik harago joanez). Haitzarte bat edo liburu baten hosto zuriko itsaso bat iradokitzen duten forma jostarien artean mugitzen da eszenografia, irudimena, fantasia eta ezagutzan murgiltzeko gonbidapena sendotuz.

Erakusleihoak liburu objektu berari presentzia eman nahi dio, digitala eta ukiezina dena alboratzen saiatuz. Hor sortzen da hain zuzen vintage xamarra den estetika hori. Ideia komiki-bineta bizi moduko bat sortzea da, non argi-kutxa erdigunea den eta erakusleihoko argiak modu desberdinean funtzionatzen duten egunaren orduko argiaren eta atmosferaren arabera:

Egun eguzkitsu batetan, itzalen joko politak sortzen dira erakusleihoko kristalaren gaineko marrazkien eta luma-kartoiaren gainazalaren artean…argi gutxirekin berriz, argi-kaxaren barruko argiak askoz gehiago hartzen du protagonismo marrazki bizidunak izango balira bezala.

Argi kutxaren aurpegiek udaberri eta udako urtaroak aurkezten dituzte, horiek direnez une honetan bizitzea tokatzen zaizkigunak (izkutuan geratzen diren beste bi aldeak, udazkena eta negua lirateke, bere garaian agerian geratuko direnak).

Lore-elementuak, kolore biziak, Fernando Amezketarra, Milo Manara, Corto Maltes edo Alizia lurralde harrigarrian dira, besteak beste, bata bestearen gainean jarri eta bigarren begirada hori bilatzen duten elementuak, lehen begiratuan ezkutatutako elementu horiek aurkitu ahala.

Erakusleihoak ikusteko 2 modu sortzen ditu:

Errege katolikoen oinezkoen kaletik igarotzen den urruntasunetik, emakumeen ugalketa-aparatu moduko bat sortzen da (feminitatearen erreferentzia, bizitza sortzen duen elementu gisa), eta hurbiletik, argi-kaxaraino garamatzan haitzarte bat deszifratzen da. Argi-kaxa buro edo gau-mahai baten gainean pausatzen da.

Bigarren elementu hau, irakurketaren espazioa eta une intimoak sinbolizatzen dute, bakarkako esperientzia indibidual eta intimo horri erreferentzi eginez. Proposamenak surrealistenean eta onirikoenean eragiten du, irudimena eta subkontzientea aipatuz.

Egileak: Michele Abrego eta Gorka Larrañaga