JACQUES BENIGNE BOSSUETEN HITZAK (1681): HISTORIA UNIBERTSALAREN GAINEKO HITZALDIA

 

 

Iritsi gara azkenik unibertsoko inperio guztiak xurgatu zituen inperio handi horretara. Hartatik sortu ziren gaur ezagutzen ditugun estatu handiak, zeintzuen legeak gaur oraindik errespetatzen ditugun eta, beraz, ezagutu behar ditugun gainerako inperioak baino gehiago. Gaurgero ulertu du, monsinore, Erromatar Inperioaz ari natzaiola.