Albisteak

LAUDIO

Udalak, abenduak 28, 29, 30 eta urtarrilak 4-ean umeentzako ekintza desberdinak antolatu ditu. Agendan aurki daiteke informazioa.


EUSKAL HERRIA

Euskarazko 2015-2016 produktuen katalogo berria sarean da, www.katalogoa.eus en. 12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka produktu.


ZARAUTZ

Santa Klarako tren pasagunea bertatik kenduko dute 1,4 miloi euroko kostua izanen duten lanen bitartez, lanen % 100 Euskal trenbide sareak (Eusko jaurlaritzak) finantziatuko du.


BAIONA

Arte nahiz saiakeraz arduratuko bide den “L’Atlante” zinemako lehen harria abenduaren 17an jarri dute.


ELINBERRI

‘Eleberrien kutxa’ -ren agiri berria irakurgai.


GOIZUETA, LEITZA

Mandoegi alderdian sute handia jasan dute, basoa kiskali eta hainbat animalia nahiz zenbait abere hil direlarik.


ARAMAO

Abenduak 28-an, zabor haundien biketa egingo da. Zaborra bota nahi dutenek 945 290390 telefonora deitu beharko dute aldez aurretik.


SESTAO

Harrobietako txakurgunean argi gehiago jartzeko lanak egingo dira, hamabi farola gehiago jarriz.


DONOSTIA

10.000 etxebizitzek % 15 gutxiago ordainduko dute organikoak birziklatzeagatik


XÜBÜKOTA

Lüxi Aguergarayk eta Marion Cazenavek izen horrezaz jantziarazi duten euskal haurtzain etxea urtarrilean Maulen irekiko dute. Argibidea: xubukota@gmail.com