Albisteak

IZPURA

Luro fundazioak klinikan nahiz zahar etxean euskarari dagokion eskaintza hobetu nahi du. Horretarakotz elkargoak nahiz EEPk hiru urtez 6.000 helaraziko dio.


AMURRIO

Urtarrilak 14-a arte egongo da zabalik epea baso aprobetxamenduetako 1, 2, 3 eta 4 zenbakiko baso loteen salmentan parte hartzeko.


FRUIZ

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean peoi – ehorzle – zerbitzu anitzeko langile lan poltsa osatzeko deia egin du Udalak.


USURBIL

Urtarrilak 15era arte “Emakumeen autoestimua eta ahalduntzea” lantzeko tailerrean izena ema daiteke. Urtarrilaren 21tik martxoaren 17ra arte ostegunero izango da. Izena ematea eta argibide gehiago 943377110 edo parekidetasuna@usurbil.eus en.


ZANGOZA

“Geoalcali” eta “Acciona” izenekoek “Muga” meategia irekitzekotz adostu dute, orotarat 201 milioi xahutuko bide dutelarik. Ondoren, 2017an, horren ustiaketa hasiko dutela iragarri dute.


ELINBERRI

‘Historia’ agiri berria irakurgai.


LEGUTIO

Urtarrilak 7-tik aurrera A-2620 errepidea zabalik dago, horrela ba, Durango zein Arrasatera doazen autobusak lehengo geltokia izango dute. Dimatik Bilbora doazenak, aldiz, ikastolako gurutzekoa mantenduko dute.


GARAZI BAIGORRI

Herri elkargoak euskararen aldeko sei urteko hitzarmena sinatu du, hain zuzen ere kontratu berrietan langilegoaren ezagutza bultzatu nahi baitu.


IZURTZA

2016an Durango – Gasteiz autobus zerbitzua hobetuko da. Ordutegi batzuetan zerbitzua indartuz eta autobus zahar batzuk ordezkatuz.


ELGOIBAR

Elgoibarko maisuen nazioarteko XXV. txapelketa Ider Borya frantziarrak irabazi du.