Albisteak

GASTEIZ

Lourdes Lejarreta eta Zambrana eskoletan dauden jantokietako kudeaketa eramateko lehiaketa sortu da. 32.340 € -ko (BEZ barne) aurrekontua dago eta eskaerak aurkezteko epea, abenduak 14- a arte egongo da zabalik.


GATIKA

Bizkaiko gurutze gorriak jostailuak biltzeko egingo duen kanpainan lagunduko du Udalak. Jostailuak udalean bertan utzi ahal izango dira abenduaren 15a arte.


LEZO

Zortzi miloiko aurrekontua 2016rako.


BAIONA

Espetxeko zuzendariari agintea kendu diote, berak eginiko balizko adierazpen batzuk itsusiak bide direlakoan.


ZARRAKAZTELU

“Hazi Zarrakaztelu” elkarteak antolaturik, Olentzaroren lagunek abenduaren 18an, 21:30etan eta Iparralde elkartean afaria ospatuko dute. Argibidea: 639893004 (Ines) eta 677627312 (Raul).


VILLALUENGA

Administrazio batzarrak 15.000€-ko finantzazio eskaera egin du ur beroaren hornidura zein kaldera eraikina egiteko.


GARAI

Bizkaiko Foru Aldundiko ingurumen sailaren kofinantziazioarekin Milikua sektoreko argiteria berritzeko proiektua egingo du Udalak. Laguntza 23.248,10ekoa izango da.


USURBIL

6,5 hektarea erre dira sute baten ondorioz, horietatik 5,5 lur publikoak dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoak.


HENDAIA

Duela mende bateko I. Mundu Gerrako testuingurua dela medio, azaroan “Durosoir” musika omenaldi hunkigarria burutu dute.


OIBAR

Datorren urteko elkartasun azoka dela medio, ideien aurkeztekotz epea ireki dute.