Albisteak

ARBIZU

“Alerta Gorria” musika taldeak “Piztia Basoan” bigarren diskoa karrikaratu berri du.


GAUBEA

Omezilo ibaiaen ertzean dauden makalak mozteko baimena eskatu dute. Norbaitek kexarik balu, abenduak 23-a baino lehen egin beharko ditu erreklamazioak.


ETXEBARRI

2016ko zergak, tasak eta prezio publikoak “izoztuak” mantenduko dira, EtxebarriBus tasak salbu.


IDIAZABAL

“Soziolinguistika klusterra”k egindako “Hizkuntzen kale-erabileraren neurketa”n laburbilduz ikusi daiteke erantzundako inkestetan hamarretik sei euskaraz egin dutela, 2002. urtetik euskararen kale-erabilerak behera egin du sei puntutan, %69,4tik %63,5era eta haurren erabileran ere beherakada izan da, 2002an…


BAIONA

Baiona Ttipiko lehen mailako eskola zaharra itxi behar badute ere, bertze bat irekiko dutela adierazi dute. Horrela eskola zaharra Bonnat Museoa handitzekotz erabiliren dute.


ELINBERRI

‘Lapiko artean’ -en errezeta berria irakurgai.


ARGEDAS

Nafarroa Garaiko gobernuak Alde Zaharreko zoruaren nahiz azpiko egituren zaharberritzekotz baimena eman berri du.


BILAR

2016-eko aurrekontuei hasierako onarpena eman diote.  


ETXEBARRIA

2015eko zaldi proben sailkapenak. Nagusiak : Irabazlea Juan Martiartu 61 untza eta 2,43 metrorekin. Kintxopekoak: Koba 63 untzarekin.


ZUMARRAGA

Ana Gisasola idazle zumarragarrak bere “La fuerza está en tu interior” liburua aurkezten dabil egun hauetan.