Albisteak

OBANOS

Udalak areto publikoen erabileraren lagapena arautzen duen ordenantza onetsi du.


ARABA

Arabako foru aldundiaren zenbait bulegoetan dauden berogailuak martxan jartzeko behar den C gasoleoa ‘Dispetrol Onaindia SL’ enpresak hornituko du, 241.998 €-ren truke (BEZ barne).


BERRIZ

Herriko terrazek araudi berria izango dute, ordutegia, leku hartze arauak eta lizentziak lortzeko baldintzak zehaztuko dituena.


ORDIZIA

Gaztetxearen 26 + 3 urteurrena da aurten.


BAIONA

Saint-Esprit aldeko kaietan hobetze lan garrantzitsuak egiten ari dira. Argibide zehatza: http://www.bayonne.fr/actualites/56-toutes-les-actualites/6298-saint-esprit-modification-des-acces-sur-les-quais.html


EKALA

Kontzejuak aurrekontu orokorra onetsi du.


ENTZIA

Bertan bizi diren izaki bizidunak babesteko dekretua eta hartu beharreko hildoak kaleratu dituzte.


BERANGO

“Eskolara oinez” ekimenarekin umeek eskolarako joan etorriak modu iraunkor, autonomo, osasuntsu eta seguruan egin ditzaten lortzea espero dute Berango Merana ikastolakoek 2015-2016 ikasturtean.


HONDARRIBIA

Abenduak 31 arte Hondartza kiroldegirako matrikula doainik.


ELINBERRI

‘Ekonomia’-ren agiri berria irakurgai.