Albisteak

HENDAIA

Azaroaren 12ean Herriko Etxeak hobekuntza kontratua sinatu du.


TUTERA

Francisco Fuentes historialariaren hainbat lan labur liburu batean bildu berri dituzte.


GASTEIZ

Santa Maria Katedraleko traseptuko ipar-hastialeko egitura sendotzeko proiektuko obrak ‘Cabero edificaciones S. A.‘ enpresak eramango du aurrera 240.031,33 €-ren truke (BEZ barne).


ELANTXOBE

14 bidean zakarrontziak eta jesarlekuak aldatu egin ditu Udalak, hurrengo pausua barandak konpontzea izanen da.


URRETXU

Xabier Erostarbe esku pilotari urretxuarrak estreineko partidua jolastuko du azaroaren 27an profesional mailan. Altuna III. rekin Irribarria eta Barriolaren aurka. Kontratua Aspe enpresarekin sinatu du bi urteko iraupenarekin.



ELINBERRI

‘Joseba Aurkenerena Barandiaran’ – en agiri berria irakurgai.


PABE

Lagunt eta Maita elkarteak udazken honetan euskara eskolak, dantza eskolak eta bi abesbatza eder eskaintzen ditu, ekitaldi guziak Euskal Etxean burutzen ohi direlarik, hots, Buros etorbideko 94. zenbakian. Argibidea: http://www.laguntetamaita.fr/


ZALDUONDO ETA ASPARRENA

Bi udalerri hauen artean dagoen mugari behin betiko onarpena eman diote.


BERRIZ

Gutxi gora behera hilabeteko iraupena izango dute tren geltokiko nasak egokitzeko lanek.