Albisteak

ELINBERRI

Edu Zabala Garagartza-ren lehenengo olerki bideoa.


BAIONA

Herriko Etxeak Polo-Beyris alderdiko auzokideekin bilera burutu du. Argibidea: http://www.bayonne.fr/actualites/56-toutes-les-actualites/6514-la-co-construction-a-l-oeuvre-au-polo.html


AGURAIN

Jada KZ gunean martxoan egongo diren ikastaroen informazioa eskuragai dago: http://agurain.eus/images/PDF/Kultura/2016/2016-03_Agurain.pdf


DIMA

Apirilak 23an Diman “Jentilak Diman” ikuskizuna ikusteko aukera izanen da, aurrerago argibide gehiago ezagutara emanen dira.


ADUNA

Tolosaldeko 465 biztanleko (2015 urteko datuak) udalerria. 128 metrotako garaieran kokatzen den 6,95 kilometro karratuko azalerako herria. 1883. urtean sortutakoa.


JAVIER URRIZA

Urrezko Erremontea saria jaso berri du.


HENDAIA

Txingudi badia dela medio, urtarrilaren bukaeran eta otsailaren hasieran ornitologiaren ezagutzekotz, Jaizubia iturrietatik itsasadarreko intaraino nahiz Asporotsttipiko asteazkenak saio bereziak antolatu dituzte. Kasu, aipatu hondarrekoa 17an izanen baita! Argibidea: 05 59 74 16 18.


AMURRIO

Udalak bi lankidetza hitzarmen sinatu ditu, bata Bikarte ongintzazko elkartearekin eta bestea Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) Lagunen Elkartearekin.


ELORRIO

Ludotekan izena emateko epea zabalik urte osoan zehar, 3-8 urte bitarteko umeei zuzenduta. Argibide gehiagorako www.elorrio.net .


ZUMAIA

Otsailak 19ra arte emakumearen nazioarteko eguneko kartel lehiaketarako lanak aurkeztu daitezke. Kartelaren gaia “Zumaia, indarkeria matxistarik gabeko herria” izango delarik. Zumaiarrei zuzendutako lehiaketa da. Argibide gehiago Udal web gunean.