Albisteak

ZARRAKAZTELU

Udalak zortzi gazte atxiki du, lan ekimena medio.


HERRI ELKARGORIK?

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herrien artean %71ak baiezkoa eman du, hots, biztanlegoaren %65ak.


ARABA

Euskara, kultura eta kirol departamentuak 2.015 urtean eman dituen diru-laguntzen zerrenda, hurrengo estekan irakurgai: http://www.araba.eus/BOTHA/Boletines/2016/011/2016_011_00151_C.pdf


ATXONDO

Herrian barna gatza hartzeko lau edukiontzi jarri dituzte.


MADRIL

Otsailak 16-tik 29-ra, Euskal etxean, euskal artisten erakusketa: José Manuel Abalos, María Alonso Paez, Martxe Arana, Jokin Arman, Iñigo Manterola, Ana María Marín, Javier Sagarzazu, Xabier Soubelet.  


IRUN

Europar finantziaketaren bila Udalak bere hiri estrategia planifikatu du.


“BARDOAK”

Bertsolarien nahiz bertsozaleen artean giro ederra aurten ere! Altsasu, Barañain, Bera, Donamaria, Lizarra…


ELINBERRI

Joseba Aurkenerena Barandiaran-en agiri berria irakurgai.



URIBARRI HARANA ETA ALDA

Prozedura irekia dago saneamenduko kolektore – hodi biltzailea industrialdeko ponpaketara arte eramateko eta hura handitzeko proiektuaren obrak egiteko. Interesatuek otsailak 25-a arte izango dute irekia epea.