Albisteak

ENKARTERRI

2016ko martxoaren 7tik aurrera Nekazaritza ekologikoaren inguruko ikastaroa antolatu dute. 330 orduko iraupena izanen du eta 16 plazetara mugatuko da. Argibide gehiago 946109590 telefonora deituta.


ZUMAIA

Udalak, Gipuzkoako futbol federazioak eta Zumaiako futbol taldeak Aita Mari futbol zelaia hobetzeko 100.000 euroko diru laguntza konpromezua sinatu dute.


IRUÑEA

Zazpi urtez itxaron ondoren, erraldoien konpartsak, behin-behinekotasunean bada ere, autobus geltoki zaharrean tokia jaso du.


KANBO

Herriko Etxeak otsailaren 1etik aitzinerat aske izanen den apartamendua alokatzen du. Argibidea udal bulegoetan edota dgs@mairie-cambolesbains.fr posta helbidean.


ARABA

Enpresa berriak sortzeko 2.016 urterako diru-laguntzen deialdia ireki da. Xehetasun gehiagorako: http://www.alava.net/botha/Boletines/2016/003/2016_003_00004_E.pdf


MUNGIA

Urtarrilak 18 San Antontxu eguna dela eta hurrengo jarduerak izango dira: Egun osoan zehar feria nagusia 14:00 Amilotx dantza taldea, Udaletxeko kurtzean 14:30 Los Incansables fanfarria, kaleetan zehar 17:30 “3 txerritxoak” haur antzezlana, Olalde aretoan…


ARRASATE

Urtarrilak 19an Santa Marinako liburutegian Ixabel Agirresaroberekin ipuin kontaketa, arratsaldeko 18:00etan 3-5 urte bitarteko umeentzat.


NAFARROA GARAIA

Gobernuak merkatal gune handiei ezarririko zerga aurten deuseztu du.


URRUÑA

Herriko Etxeak hirigintza plangintzan aldaketa proiektua iragarri du.


LAUDIO

Urtarrilak 21-ean, nekazal eremuko auzo asanblada egongo da, 19:00-etan. Behar duenak ere, doako haurtzaindegi zerbitzua erabil dezake, plaza erreserba 944 034 850 telefonora batzarra baino 3 egun lehen deituta egiten delarik.