Albisteak

USURBIL

Udaletxera aldatu da atez ateko argibide bulegoa.


BAZTAN

2015eko ekitaldiak direla medio, kultur arloan ari direnek 24.878ko dirulaguntza jasoko dute.


DONIBANE LOHITZUNE

Herriko Etxeak 2016an behar izanen duen urtaroei loturiko langilegoa zehaztekotz lehen urratsak eman ditu. Baldintza: 17 urte bete izana. Bulegoetan aukerak ikusgai dira, agiriak aske, eta martxoak 4 baino lehen aurkeztu ahal izanen dira.


DULANTZI

Urtarrilak 24-an Formigalen eskiatzeko txangoa egingo da. Urtarrilak 19-an izango da izena emateko eguna. Prezioak eta baldintzak ikusteko http://alegriadulantzi.com/eu/index.php helbidera jo.


ELANTXOBE

Garraio pribatuei (txangoak, turismoa, …) autobusen plataformari buelta ematearen zerbitzua kobratzea onartu du Udalak, izan ere udal langilea bertan egon behar du horretarako. Tasak, 10 € lanegunetan eta 20 € jai egunetan.


IRUN

Urtarrila osoan zehar TAO txartela berritzeko aukera dute erabiltzaileek.


NAFARROA GARAIA

Gutieneko soldata 655,2 ordainsarian ezarri dute.


ELINBERRI

‘Miriam Huarriz Gurpide’ -ren agiri berria irakurgai.


KLER MULLIER

Nafarroa Beherean finkaturiko normandiarra euskaldun berria da, bere eskarmentua Irulegi irratian ezagutarazi duelarik: “euskararekin, mundu baten ateak zaizkit ireki”. Bada, “hostokada” izeneko saioan entzuten ahal da: http://www.irulegikoirratia.com/2015-12-03/euskararekin-mundu-baten-ateak-zaizkit-ireki/


LAUDIO

2015/2016 ikastaroko 2. lauhilabeterako matrikula zabalik dago. Informazio gehiagorako eta matrikulatzeko ere 946721734 telefonora deitu.