Albisteak

IRUÑEA

Zortzi aparkaleku publikoei dagokien tarifa %1,6 jaitsi dute.


ELINBERRI

Laguntzaile berria agirietan, ‘Xabier Soubelet’ eta bere lehenengo olerkia.


EZPELETA

Urtarrilaren 24an Pinodieta igoko dute. Irteera 09:30etan adostu dute, hain zuzen jauregiko aparkalekuan.


AIARALDEA

Urtarrilak 16-an, larunbatarekin, aek euskaltegiak berbabentura saioa prestatu du. Horrela ba, goizeko 10:00-etan Delikan orientzaio saio bat egongo da. Informazio gehiagorako 607673744 telefonora deitu.


GERNIKA – LUMO

Euskal Herriko barraskilo txapelketaren saria Mungiako Lau Haizetara kazolak irabazi zuen, Merkatu plazan ospatutakoa.


USURBIL

Udaletxera aldatu da atez ateko argibide bulegoa.


BAZTAN

2015eko ekitaldiak direla medio, kultur arloan ari direnek 24.878ko dirulaguntza jasoko dute.


DONIBANE LOHITZUNE

Herriko Etxeak 2016an behar izanen duen urtaroei loturiko langilegoa zehaztekotz lehen urratsak eman ditu. Baldintza: 17 urte bete izana. Bulegoetan aukerak ikusgai dira, agiriak aske, eta martxoak 4 baino lehen aurkeztu ahal izanen dira.


DULANTZI

Urtarrilak 24-an Formigalen eskiatzeko txangoa egingo da. Urtarrilak 19-an izango da izena emateko eguna. Prezioak eta baldintzak ikusteko http://alegriadulantzi.com/eu/index.php helbidera jo.


ELANTXOBE

Garraio pribatuei (txangoak, turismoa, …) autobusen plataformari buelta ematearen zerbitzua kobratzea onartu du Udalak, izan ere udal langilea bertan egon behar du horretarako. Tasak, 10 € lanegunetan eta 20 € jai egunetan.