Albisteak

ABADIÑO

2016rako Astindu aisialdi taldeak ikastaro eskaintza zabala aurkeztu du.


DEBA

“Maite Etxeberria” nesken binakako pala txapelketako irabazleak Ainitze Agirrezabala eta Jone Loiola izan dira, finalean Dorleta Fernandez eta Nahia Abade 22-20 garaitu ostean.


SUTEAK

Abenduaren bukaeran suertaturiko zoritxarreko suteek Goizueta, Leitza, Igantzi, Lesaka, Arantza edota Lekarotz inguruetan ehunka eta ehunka hektarea kiskali dituzte.


ELINBERRI

‘Aitor Garjon Irigoien’ -en agiri berria irakurgai.


HENDAIA

Merkatarien eguberriko hamabortzaldiaren karietarat antolatu zen zozketaren emaitza karrikaratu da. 20ko txekea: Maïte Aizpitarte, Jean-Pierre Dithurbide, Valérie Duprat, Marie Dulaurent, Jose Luis Echezarreta, David Hernandez, Claudine Humbert, Christiane Lamothe, Sandrine Martocq eta Geneviève Olaciregui. 100eko…


BILAR

2.016. urterako 476.187,30 €-tako aurrekontua adostu da. Gastu hauei aurre egiteko, zerga zuzenen bidez 144.275,79 € aterako direla aurreikusi da.


GOIZUETA

Udalak lokalen erabilera arautzen duen ordenantza onetsi du, baita herri-bideen nahiz mendiko pisten erabileraren eskubideak eta tasak arautzen dituena ere.


BERRIZ

Herriko ziklo krosean Lierni Lekuona eta Javier Ruiz de Larrinaga izan dira onenak.


DONOSTIA

2016rako aurrekontua onartu da. 378.395.662,21 eurokoa izango da, 2015ekoa baino % 5,34 gehiago.


IRURI

Urtarrilaren 31an Maskarada.