Zaharrak berri – Maite López Las Heras

GABONAK, FEMENINO PLURALA

Urbi et orbi 2021eko azken kapitulura iritsita, gaztain usain, argi nabar eta birus suntsiezinaren presentziarekin itxiko dugu aurtengo liburu gorabeheratsua. Herritarren energia-txirotasun taupakaria kaleetako argi koloretsuek dirdira alaien mozorroarekin ezkutatzen dute etxeetako kandelen gar dardartia….

Gehiago irakurri...

NORI AXOLA HILDAKOAK?

Post mortem Urteak amaierako hilabeteen azken kanpaiak jotzen dituen garai lanbrotsu eta hotz hauetan, hildakoez oroitzen gara bizirik gaudenok, udaberrian loratzen hasten den txoro-haizeak eta udako beroak azalean utzitako nagikeriak alde egin ostean. Urri erditik…


BATERAGARRITASUNAREN UZTARRIPEAN

Sub iugum mittere Begi-niniek iluntasunera nola, hala moldatu behar omen dute haurtxoek haurtzaindegi zein eskolara hasiberritan. Eta ondo iruditzen zait, larunbateko parrandaren ondoren, sofan egoteko igande errukiorra bezala. Abuztuko (eta hainbatetan ekain erdia eta uztail…


KONFIANTZAREN PEDAGOGIA

Adeste fideles Harremanak konfiantzan oinarritzen direla aitortzen duen pedagogia motak, beste guztiak edo izenburu hori esplizituki ez daraman edozein irakaskuntza mesfidantzan oinarritzen direla iradokitzen ote duen susmoa jariatzen duela esango nuke. Konfiantzazko hezkuntza ezarri ahal…


AMAZON-AK

Facta, non verba Aitortu behar dut tarteka amazona bat naizela, hainbat erosketa Amazonetik egiten dudalako diot, ez pentsa zaldi gainean ibiltzen naizelako denik. Ezagutzen dut plataforma multinazional erraldoiari boikota irmoki egiten dion nor edo nor….


TITULITISA

Per aspera ad astra Lan-merkatuan sartzeko aukera gaixorik dago. Itxuraz, zerbait jakiteaz haratago, jakintza zehatz bat eskuratzeko azterketak gainditu eta, honatx garrantzitsuena, ordaindu direla egiaztatzen duten tituluen zerrenda gero eta luzeagoa eskatzen delako edozein lanpostuetako…


AMONAREN KROKETAK

Nihil novum sub sole Amona zendu zenean jabetu nintzen ez nuela gehiago haren kroketarik jango. Amonak betiko utzi gintuen egunean oraindik nuen gordeta izozkailuan berak emandako beirazko tuper bat, azkena, era askotariko kroketaz betea. Amona…


“TONTO-GELA”

Errare humanum est 85ekoa naiz. Ez alferrik nekatu: 36 urte estreinatu berri ditut. Eta DBH egin nuen. Garai hartan ikasleok bi taldetan banantzen ginen: normalak eta “tonto-gela”koak. Ikasle bakoitza zein taldetan sartu Matematiken arabera erabakitzen…


BIZITZAREN LABIRINTOA

Quo vadis? Aurreko batean, ahanzturak hegan eramandako data zehatzezinean, halabeharrez, Guillermo Pérez Villalta artista cadiztarraren irudi batzuk ikusteko aukera izan nuen; ez ordea Madrilen duen erakusketan aurrez aurre, gustatuko litzaidaken bezala, pandemiak ez baitigu oraintsu…


MAITASUN POEMARIK EDERRENA

Ars amandi Zaila da bat aukeratzea, batez ere ez ditudalako guztiak ezagutzen. Izenburuan “Munduko” hitza ez jartzea nahita hartutako erabakia izan da, horretarako geografikoki eta kronologikoki mundu osoan idatzitako maitasun poema guzti-guztiak irakurri beharko nituzkeelako,…