MUNGIA

“Mihiluze” lehiaketa izango da abenduaren 12an Olalde aretoan, 11-12 urteko gaztetxoentzat batetik eta helduentzat bestetik. Izena eman daiteke abenduak 12ra arte.


OLABERRIA

Jolas txokoa eta irakurgela martxan, Arkupe elkartearen goiko geletan.


BAIONA

Iaz bertako aduanetan 4,3 tona marihuana, 21,5 kilo heroina eta 3 kilo anfetamina atzeman bide zuten.


Euzkadi merezi zuten – Koldo Izagirre

“Frontoipetik Zugasti kankailua etorri zen lasterka, brusari korapiloa eginda, itokarrean, “erregina, erregina!” deiadar. Haur batzuek korri egin zuten etxe barruetara. Kalakan ari ziren emakumezkoak banandu egin ziren, tokan ari zenak lurrera utzi zituen fitxak, plazako…


ELINBERRI

‘Eleberrien kutxa’ -ren agiri berria irakurgai.


EJEA

Bertako UNED gelak aurten 174 ikasle dituela ospatu dute.


LAUDIO

Abenduak 15-etik otsailak 7-ra arte elikagai, arropa eta botika bilketa egongo da Saharako errefuxiatuei laguntzeko helburuarekin. 9 kamioi betetzeko erronka dago eta bilketa udaletxean zein eskoletan izango da.


GUEÑES

2016ko Kzguneko zerbitzuaren egutegia kontsultagarri Udalaren web orrian www.guenes.net .


OIARTZUN

23 talde osatu dira aurten Oiartzunen eskola kirolean.


PAUSU

Frantziar poliziak hondar asteotan mugan 50.000 kontrol baino gehiago burutu bide du.