Aurkitu arte

Bilatu gabe aurkituko zaitut, bilatu gabe aurkituko nauzu. Egun argitsuen iluntasunean, itzaletan, ekaitzaren ur tanta batetan, udazkeneko hosto hegalari batetan, mendi tontorrean edo itsasoaren kresalan… batek daki non baina hor zaude, eta aurkituko zaitut, aurkituko…


Partxea begian

Igerilekuan, jauzi-oholen eskaileretatik gora, goraino. 10 metro altuera duen tranpolinera. Salto egitera zoaz, argi duzu!! Salto egitera zoaz, seguro zaude!! Salto eginen duzu,ausarta zara!! eta hori gutxi balitz, lagunak begira dituzu. Behera begiratu duzu, orain…


Sorginkeri kontuak

Elezaharrak dioen bezala “Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik” doaz sorginak akelarrera. Soinu ezkutuak, suaren inguruan, biluzik dantzatzera. Begi hutsez ikusi ezin diren sentimenduak ikustera eta sentitu ezin diren ikusteak sentitzera. Razionaltasunetik haratago ikastera,…


Igerian dabiltzan animaliak

Neguan gauzatzen diren ipuinei buruz ari naiz. Amodioak galduko zaitu, ohartarazi zuen amak Txanogorritxo. Eta alaba, amodioa zer ote zen jakin ezinik, beldurtuta, bueltako bidean galdu zen. Ipuin honek hala dio: Nola edo hala hiria…


Abiapuntua: Animaliaren hizkuntza

Eta mina helduko da gupidagabe animalia zartatuaren bila. *** Argia urratzearekin batera iratzarri eta azala zatitzen dut. Eskuak lehenbizi zartadurak ondoren ukabil itxiak azazkalak hatz-koxkorrak. Ahoa aurpegia begiak orduan. Begiak irekitzen ditudala amesten dut baina…


Voyeur

Begirada arrunta izan zitekeen, baina argiak denborak eta elurraren deiadarrak desitxuratu ninduten.  


Zerumuga

Bizikletak giltzapean daude patioko zoru bustiarekin kontaktuan. Haize hotzaren etorrerarekin batera, lehenbiziko argien islak begietan. Euria hasi orduko, etxe barruan gaua irakiten.   Zuhaitzak erleak errezelak mamu itzal deabru bilakatuta. Apurka-apurka kondairen unea heldu da….


Lurrarekin bizi

Nekazaria zenbakiez haratago begiratzen duen pertsona da, lurraz bizi baino lurrarekin bizi dena. Hau begirunez tratatzen duena, era berean bertan bizi diren izaki bizidun ezberdinak zaintzen dituena. Askotan izurrite bat agertzen zaigunean eskuak burura eramaten…


Ereduak

Gaur egungo gizarte ereduak, eta arlo guztiei erreparatzen diet (ekonomia, kontsumoa, aisialdia…), “nekazaritza” eredu jakin bat behar dute hauek mantenduak izan daitezen. Behin, lagun batekin hizketan ari nintzela, honek esaten zidan handizkariak direla katua uretara…


Izen Abizenak

Askotan galdetu ohi didate zer motatako nekazaritza egiten dudan; ekologikoa, naturala… zigilu ofizialik erabiltzen ez dudanez (eta zorionez nire produktua plazaratzeko orain arte ez dut beharrik izan), ekologiko hitza ezin dut erabili, antza. Egia esan,…