ANTZUOLA

Abenduaren 26an ospatuko den San Esteban lasterketarako izen emateak abenduak 18ra arte egin ahal izango dira.


ANGELU, BAIONA, BOKALE

Hondar urteotan bezala, aurten ere abenduaren 1etik aterkirik gabeko lagunei hogei bat ohe eskaintzen ohi zaie.


Olentzero, jentilak eta neguburua

Oso garai zaharretatik euskaldunok sua gurtu dugu eta sua erabili izan dugu solstizio eta ekinozioen inguruko jai erritualetan. Jondoni Joane edo San Joanen udako solstizioan sua da jaun eta jabe, garbitzaile eta berritzaile ber denboran….


ELINBERRI

‘Joseba Aurkenerena Barandiaran’ -en agiri berria irakurgai.


MARTZILLA

Udalak Zahar Etxea eta Eguneko Zentroaren zerbitzua zuzenean kudeatzekotz erakunde autonomoaren sor eta hari loturiko estatutuak onetsi berri ditu.


LAUDIO

Lamuza parkeko musika etxea berritzeko 1.336.802,98€ (BEZ barne) gastatuko dira.


MUNGIA

Igandean abenduak 20 Udal frontoian, gabonetako parkea 11:30-14:00 eta 17:00-19:30. Ludoteka, puzgarri, tailerra, etabarrekin. Sarrera doan.


OÑATI

Aloña igeriketa taldeak 30 urte bete ditu.


HENDAIA

2015eko abenduaren 8an estreinatua izan da “Alava” bizitegia, Dongoxenia auzoko 7 lurraldeetako karrikan. Hendaiako Herriko Etxeak 5600 m²-ko lurra saldu zion COL (Comité Ouvrier Logement) egiturari etxebizitza sozialak eraiki zitzan. 2 eraikinaz osatu programa honetan,…


JESUS JAIMERENA

Argazkilariak “Iruritarrak” izeneko liburua karrikaratu berri du.