MENDEXA

Udal web atarian www.mendexa.net en, hilabeteroko lokalen erabilpena kontsultatu daiteke.


EIBAR

Otsailaren 7ra arte “Gurutzatzen diren bizitzak” erakusketa Portalean ikusgai, asteartetik domekara 18:30-20:30etara.


IRUÑEA

Udalak jaun done Frantzisko plazako liburutegiari dagokion kudeaketa berreskuratu du. Hortaz, berriz ere publiko bilakarazi eta goizez nahiz arratsaldez irekiko dute, ordutegia biziki hedatuz.


AZPILAGAÑAKO GARTXOT KONPARTSAKO ERRALDOIEI ELKARRIZKETA

Azpilagañako erraldoiekin dugu gaurko hitzordua, Juana Labritekoa eta Pedro Mariskala, arratsaldeon bikote! 1.- Noiztik zaudete Azpilagañako jende artean? Nola sortu zen zuek sortzeko ideia? 2015. urteko martxotik gabiltza jende artean. 50 erraldoien aurrean aurkeztu gintuzten….


ANGELU

Nine Ducamp andereak hiriko urrezko domina jaso du.


ZIGOITIA

Ur horniketa, estolderia, saneamendu eta arazketarengatik kobratzen diren tarifak aldatu dira.


PORTUGALETE

“Portugalete Uri urena” XXV. ipuin lehiaketan, 18 gorakoen mailan Maialen Lizarribar Garmendia Gipuzkoarrak “Sentitzeko beharra” ipuinagatik saririk gabeko hizkuntza batean idatzitako ipuin onenaren akzesita irabazi du.


DEBA

Urte Berriko azokan Udalak saritan 3.525 euro banatu zituen. Bertako Doniene baserriak barazkietako bigarren saria irabazi zuen eta Julian Villena eta Nagore Dorrosonsorok Deba bailarako ezti lehiaketa irabazi zuten.


XANTI UTERGA

Master erremonte txapelketa irabazi du.


MAULE

Bertan “2Zio” musika taldeak plazaratu berri duen bideoklip gehiena ekoiztu ahal izan du.