Albisteak

OIARTZUN

Pasa den abenduaren 20ean Ander Imaz pilotari oiartzuarrak Madalensoro pilotalekuan debuta egin zuen profesional mailan.


HENDAIA

Eguberria delarik abenduaren 21etik urtarrilaren 3rat doan aparkatzen ahal da.


ELINBERRI

Mikel Romeo Ruiz-en agiri berria irakurgai.


BAZTAN

Adimen desgaitasunerakotz aisialdi taldeak eskainiriko margolaritza tailerrek eman duten emaitza Arizkunenea kultur etxean urtarrilaren 3rat arte ikusgai.


GASTEIZ

Urtearen azken eguneko kross-an 4.000 korrikalari baino gehiago espero ditu Bizirik elkarteak.


SESTAO

Udal kiroldegietan jartzeko desfribiladoreak erosi ditu Udalak.


PASAIA

Porturatutako arrantza kopurua iazkoarekin alderatuta mantentzen da. Urteko hamar lehenengo hiletan 18.600 aurten, iazko 18.473en aurrean.


SENPERE

Abenduaren 17an II. Mundu Gerrari buruzko filma aurkeztu dute, argudioa Gernika armadattoaren inguruan nabarmendu dutelarik.


TUTERA

Eguberriko aisialdia dela medio, bertzeak bertze robotika kanpus berria eskaini dute. “Lestonnac” kultur etxean izanen da, abenduaren 28tik 31rat, 10:00etatik 14:00etarat.


LAUDIO

Udalak, abenduak 28, 29, 30 eta urtarrilak 4-ean umeentzako ekintza desberdinak antolatu ditu. Agendan aurki daiteke informazioa.