Albisteak

“HEGOALDEA”

Hendaiako higiezin proiektuaren lehen harria pausatu dute.


LAUDIO

Areta liburutegia kudeatzeko lizitazioa ireki da. Aurkepenak urtarrilak 3-a arte egongo da zabalik.


ARRIGORRIAGA

Parte hartze haundia eta giro ezin hobea Gazteen arte azokaren hirugarren edizioan, 23 erakustoki izan ziren osotara.


ANOETA

Udal webgunean euskarazko atsotiz eta esaera zaharren zerrenda zintzilikatuta dago, www.anoeta.eus en.


UXUE

Udalak hirigintzako tramitatzioen tasak arautzen dituen ordenantzan aldaketa onetsi du. Halaber, denden edota ostatuen irekitzekotz lizentzien eta eskualdatzeen tasak arautzen duenean ere gauza bera agindu du. Hondarrean, arau subsidiarioetan ere aldaketa burutu du.


HENDAIA

Urtarrilaren 6an, Intzurako lehen mailako eskolan, 19:00etan, danborradaren entsegua burutuko dute.


GASTEIZ

‘Gazte hitzak’, ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa martxan da. 14 – 25 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta dago eta parte hartzeko epea urtarrilak 29-an bukatzen da. Informazio gehiagorako: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-ginfocon/eu/contenidos/evento/c311220/eu_c311220/c311220.html


ARTZENTALES

Gabonetan liburutegian liburu bat eskatzen dutenek orri markatzaile bat opari bezala jasoko dute. Bestetik urte berriari begira 2016, bi kurtso berri eskeiniko dira: Yoga ostegunetan goizeko 10:00-11:30 eta estimulazio kognitiboa astelehenetan arratsaldez 17:30-18:30.


ORDIZIA – ARAMA

Bi herriak batzen dituen ibilbidean hobekuntza lanak egin dira, 33.365,75 kostuarekin. Lan hauek egiteko Foru Aldundiko mugikortasuneko departamenduak 16.456,13 euroko diru laguntza eman du.


XANTA SOUSA SANTOS

Lesakarrak Euskadiko txinga eroate txapelketa laugarren aldiz irabazi du.