Albisteak

NAFARROAKO ARTXIBATEGIA

XVIII. nahiz XIX.mendeetako marrazki eta grabatu batzuk, diseinu lanak, interneten doan ikusgai paratu dituzte.


ELINBERRI

Aguxtin Alkhat-en agiri berria irakurgai.


AMIKUZE

Herri elkargoko lehendakariordeak Biarnoko elkarguneari lotzekotz iritzia zabaldu badu ere, balizko aukera hori berehala deuseztu dute.


DULANTZI

Otsailak 5-etik 7-ra, San Blas jaiak direla eta, Elizostea parkea itxirik egongo da.


URDUÑA

Abian da 32. Otxomaio jaietako kartel lehiaketa. Martxoaren 4ra arte aurkeztu daitezke lanak Herritarren arreta bulegoan. Hiru kategoria egongo dira, alebinak (5-9), infantilak (10-14) eta helduak (15 urtetik gora).


IDIAZABAL

Jolas txokoa martxan dago Xapobixi aisialdi elkarteak jakinarazi duenez. 17:00-20:00 larunbata, igande eta opor egunetan. Giltza Izpar dendan eskatu beharko du adinez nagusia izanen den pertsona batek.


JOSE LUIS ZUBIRI

Otsailaren 15 bitarte sarituriko argazkilariak Erriberri Harriberri hiriko “Los Lebreles” ostatuan bere hondar lana aurkezten du.


EUSKO

Hendaiako Herriko kontseiluak, aho batez, Euskal Monetari kidetzekotz erabakia hartu berri du. Lehen udalerria da!


AMURRIO

Udalak logo berria egin eta aurkeztu du.


BARAKALDO

2 eta 3 urteko umeak matrikulatzeko epea zabalik otsailak 5era arte.