Albisteak

LEZO

Udalak “Tipitapa Nikaragua” proiektuan 6.300 euroko ekarpena egingo du, euri urak dranaitzeko eta saneamendu lanak laguntzeko.


TUNELAK

Almandotz, Belate, Oieregi nahiz Sunbillakoa hobetzekotz lau urtez 7,5 milioi xahutuko dituzte.


BAIONA

Herriko Etxea karrikaratzen ohi duen bi hilabetekaria aztertzen ari da. Beraz, bai interneten bidez bai bulegoetan bertan iritzia ematen ahal da.


GASTEIZ

Ekainak 30-a arte egongo da zabalik epea ‘Bisoi europarraren abenturak Araban’ lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa 6 – 12 urte bitarteko umeei eskeinita dago. Informazio gehiagorako http://www.vitoria-gasteiz.org helbidera jo.


GATIKA

Udal webgunean www.gatika.net en, Larrate azpi belar artifizialeko futbol zelaiaren, kiroldegiko pistaren eta Artepe udal frontioaren egutegia kontsultatu daiteke.


LEGORRETA

Azaroa eta abenduan eginiko 3 auzokonposta ikastaroei esker 26 familia gehiago dabiltza auzokonpostean.


NAFARROA GARAIOA

Aurten erretretan direnendako ohiko pentsioak 2,5 igoko bide dituzte.


“EUSKALDUN GAZTERIA”

Hondar boladan ondu den elkarteak “Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Talde” berria sortzekotz xedea agertu du.


ARRAIA MAEZTU

Korreseko Gaztelua hartzen duen eremu arkeologikoa, monumentu-multzo kategoriarekin sailkatzeko espedienteari hasierako onarpena eman zaio.


ERANDIO

Udalak 210.432 euroko ekarpena egin du gizarte larrialdietarako laguntzen alorrean. Horrela 383 pertsonek jasoko dute gizarte larrialdietako laguntza.