AUZOKIDEAK

EUSKAL HERRIKO PEGATAK TXANTREAKO AUZOTEGI-N

“Euskal Herriko pegatak (1965-1979)” Euskal memoria fundazioak argitaratutako liburuaren aurkezpena izanen dugu Otsailaren 23an 19:00etan Auzotegi Kultur Etxean. Eta Otsailaren 13tik 24ra ERAKUSKETA ikusgai izanen duzue!


DANTZA IKASTAROA BERBINTZANAN

Pasa den larunbatean, otsailak 11, BERBINTZANA TALDEAK antolatutako EUSKAL DANTZA IKASTAROAK arrakasta handia izan zuen.


DROGEN AURREAN, HEZKUNTZA

Drogak dauden mundu honetan, fenomeno honen aurrean ikuspegi desberdinak daudela jakina da. Bakoitzak bere bizimoduaren arabera eta drogekin duen erlazioaren arabera, kontsumo mota batzuk onartzen ditu edo ez, baliteke substantzia batzuekin gaineko begirada bat ematea…


SAN FERMIN PEÑA, SAGARDOTEGIRA

Jakinarazten dizuegu apirilaren 1ean Setien sagardotegira joango garela. Oberenako atetik 13etan aterako gara eta Hernanitik gaueko 12etan. Hauek izango dira prezioak: bazkideek 20€ eta bazkide ez direnek 40€. Izena emateko peñako bulegotik pasa bulego ordutegian…



EUSKAL DANTZA IKASTAROA BERBINTZANA-N

Hurrengo hilabeteetan Berbintzana Taldeak Euskal Dantzako oinarrizko ikastaroa eskainiko du. Klaseak hilabetean behin izanen dira, arratsaldeko 18:30etan Berbintzanako Erretiratuen Auzo Etxean. Lehenengo klasea datorren larunbatean, otsailak 11, izanen da. Anima zaitez, oso ongi pasako dugu!


BERBINTZANAKO MUS TXAPELKETA

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 27an, BERBINTZANA TALDEAK antolatutako 2017KO BERBINTZANAKO II. MUS TXAPELKETA lehiatu zen. STEVEN eta TXOTI bikoteak txapelketa irabazi zuen, ALFARO eta CARLI bikoteak bigarren postua lortu zuen. Berbintzanan 12 bikotek parte hartu…


UHOLDEAK BERBINTZANAN

JOSÉ ARRONDO JORDÁN TXARRINAK Berbintzanan bere dronarekin egindako uholdeen bideoa. https://www.facebook.com/berbintzanataldea/  



TXANTREKO AUZOTEGIN EKITALDIAK

Alde batetik informatu nahi dizuegu ostiral honetan ostiral eroak dinamikarekin hasiko garela. Hileko azken ostiraletan ekintza ezberdinak izanen ditugu AUZOTEGIn. Oraingoan bi taldeen rock kontzertuak izanen ditugu, Xoriñoak Kaloian eta Hartzak Blues Band taldeekin hain…