Nafar lema?

Erdi Aroan itsasontzien gidatzekotz erabiltzen ohi zen lema mota bat “nafarra” zela irakurtzen ahal da.

Izan ere, Olaizola eta Urzainkik 1998an aipatu zutenez, “el timón de codaste era conocido por “timón a la navarresa”. Fue el timón que cambió radicalmente la arquitectura naval. Naves navarras generalizaron y extendieron este tipo de timón de codaste”.

Halaber, “timón a la bayonesa” ere deitu izan dela aipatu behar dugu.

Halere, eta Ageorges nahiz Coblence ikerlariek hamar urte lehenago, 1988an argitu egin zutenez, jadanik IV. mendean lema mota hori Txinan erabiltzen zuten. Beraz, galdera bertzelakoa da: noraino iritsi ziren nafar marinel parranderoak?