Urrundik heldu naiz

Juan Antonio Urbeltz (1940-)

Urrundik heldu naiz luze ibiliz,
bidez bide eta bidetako
hautsak garia sorrarazi du
ene oinetako behatz artetik…

Ene burua untzaz ari da estaltzen,
eskuetako behatzetan
madariondoaren hosto xamurrak
loratzen…

Bizkarrean…
ortzien barna…
magali mikatzen kimuak
txertatzen ari zaizkidalarik…

San Migeletan… itsasoa… nabarra
ludia ttipitzen duen itxasoa

Ene baitan urriaren hegohaizearekin batera
hazi busti eta emankorra
ari du…

Zilegi bekit adiskide, esatea, pentsatzea
harek ez du goroldio baizik sortuko
gure harrizko buruetan…