ELGETA

Intxortaren magalean ibilbide tematikoa dugu bisitagarri Gerra Zibilaren inguruan Euskal Herrian nola izan zen zehatzago jakiteko. Harrera gunea eta erakusketaren ordutegia, barikua, zapatua eta domeka nahiz jai egunetan 10etatik 21etara. Doakoa da sarrera. Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik abiatu, interpretazio gunea bisitatuz 5 km-ko luzera du. Bisita gidatuak egiten dira ere Elgetako frontea ikusteko, hileko lehen eta azken igandeetan izaten dira. Aurrez erreserba egin behar da. 5 €-ko prezioa dauka eta 3,5 orduko iraupena dauka, 10etan hasiko da bisita Interpretazio Zentrotik.