BAIONA

Agiri zaharren arabera 1793. urtean 12.578 auzokide bazituen ere, 1856. urtean bikoitza erakusten du, hots, 26.187. Edonola ere, ondoren krisialdia pairatu zuela dirudi, mende erdia berantago, 1906. urtean, 26.488 jaso baitziren. Hondarrean, eta 2007ko erroldaren arabera, 44.498 bizilagunak bide ditu.