ANGELU

1793. urtean 1.748 auzokide bazituen ere, 1861.urterakotz kopuru hori bikoiztu zuen, zerrendetan 3.605 ageri direlarik. Bertze mende erdia igaro eta berriz ere Angelu ia bikoizturik azaltzen zaigu. Horrela, 1911. urtean 6.627 bide ari. Areago, hogei urte pasa eta 11.467 irakurtzen ahal dira. Hitz batez, garapen bizkorra zuen. 2007ko erroldaren arabera 37.934 du, eta 2012an 40.607, hots, Baiona eta gero Lapurdiko hiririk handiena da. Neguan, jakina, eta agiri ofizialetan, udan Miarritze eta bertze biziki handitzen baitira…