AZKOITIA

Herriko jaiak Andre Mari egunaren inguruan ospatzen dira. Bezperan abuztuak 14ean hasten direlarik. Bost egunez irauten dute, suziriak eta Herriko Musika Bandak jotzen duen “Ondo pasa Andramaixek” doinuarekin emanez hasiera. Festa hauetan, ez dira txiki nahiz handientzako ekintzarik faltatzen, jolasak, musika, kirolak, lehiaketak eta txapelketak. Hilaren 18arekin paella oinarri duen herri bazkaria ospatzen da.