ARRASATEN XIBEROTARRENTAKO BESTA!

Dagun urrietaren 15an Xiberoa egüna ospatuko da Arrasaten ! Badira urteak harremanak badirela  ekonomia eta kültür mailan eta horren markatzeko egünaldi berezia antolatürik da helbürüa delarik ahal bezain beste xiberotar joan ditian. Gipuzkoako hiri hau mündüan ezagütürik da ekonomia sailan, enpresa azkarrak direlakoz eta kooperatiba moldean joanarrazirik beitira.

Bestalde, erakaskuntza sailan ere, erakasteko manera berezi bat eramaiten düe ikastoletan, konfiantxaren pedagojia deitzen dena.

Feida egüna izanen da eta xiberoko mozkin egilek parte hartuko düe. Autobüsak antolaturik dirate ere nahiantentako.

Izenak emaiteko :

xiberoarrasate@gmail.com edo 06 08 64 79 27 !

Iturria: www.xiberokobotza.org