Claude-Joseph Rouget de Lisle: “Marseillesa” (1792).

Goazen, Aberriaren haurrideok,

aintzaren eguna iritsi da!

Gure aurka tiraniak

bandera odoldua altxa du (bis)

Entzuten dituzue zelaietan

gudari ankerren oihuak?

Zuengana datoz

zuen umeak eta emazteak lepo moztera!

 

Armetara, herritarrok!

Eratu zuen batailoiak!

Goazen, goazen!

Odol lohi batek

gure ildoak busti ditzala!

 

Zer nahi dute esklabo sail,

traidore ta errege elkar hartu horiek?

Zeinentzat ote kate zital horiek,

aspalditik prest dituzten burdin horiek? (bis)

 

Frantsesok, a!, hau iraina,

hau amorrua sorrarazi diguna!

Lehengo esklabotzara

itzularazi nahi gaituzte!

 

Nola ezarriko dituzte atzerritar saldoek

legeak gure etxeetan!

Nola menderatuko dituzte

falange mertzenario horiek gure gerlari harroak! (bis)

 

Jainko maitea!, gu eskuz kateatuta,

gure kopetak uztarperatuta,

despota zitalak eginen lirateke

gure patuaren jaun eta jabe!

 

Dar-dar egin, tirano eta zital,

talde guztien lotsa zareten horiek,

dar-dar egin! Zuen helburu parrizidek

merezi dutena hartuko dute azkenean! (bis)

 

Denak gara gudari zuek borrokatzekotan.

Erortzen badira gure heroi gazteak,

lurrak berriak sortuko ditu,

denak zuen aurka borrokatzeko prest!

 

Frantsesok, gerlari bihotz-zabalok,

eman kolpeak edo geldiarazi!

biktima triste horiek

gure aurka armak hartu izana (bis)

 

Horiek despota odolzaleak horiek,

horiek Bouilleren gaizkideak horiek,

a ze tigreak horiek guztiak, erruki gabe

Amaren bularra urratzen dutenak!

 

Aberriaren maitasun sakratu hori,

gidatu, lagundu gure beso mendekatzaileoi.

Askatasuna, Askatasun maitea,

borrokatu zure babesleen ondoan! (bis)

 

Gure banderen azpian,

garaipena azkar etor dadila.

Hilzorian diren etsaiek

ikus ditzatela zure garaipena eta gure aintza!

 

Armadan sartuko gara

gure zaharrak faltatzen diren egunean

Haien hautsa aurkituko dugu,

eta haien bertuteen aztarna (berriz)

 

Grina gutxiago dugu haien bizia salbatzeko

haien hilkutxak elkarbanatzeko baino,

haiek mendekatzeko edo haien patu bera

hartzeko ohorea edukiko dugu!