SUNNY SIDE OF THE DOC

Sunny Side of the Doc merkatuak lanak inskribatzeko deialdiaren xehetasunak iragarri ditu!

Ekainaren 19tik 22ra egingo da La Rochellen.

Oraingo honetan pitching saioak bi kategoriatan banatuko dira:

Specialist Factual: Jaialdiaren 5 gai enblematikoak hartuko ditu barne: Global Issues, Nature & Conservation, Science, History eta Arts Culture.

Focus of the year: bi gai izango ditu. Alde batetik, talentu berriei emango zaie hitza, eta, bestetik, hainbat proiektutako ordezkariei pantailatik haragoko audientziak bereganatzen lagunduko zaie.

Inskripzioaren irekiera-data: martxoak 16.

Informazioa bidaltzeko azken eguna: apirilak 6 (23:00etan).