AZKEN SASTADEA IZANGO ETE?

 

Txin, txin, txin,

mailuak trintxetari ekin.

Harria negarrez,

eutsi ezinik.

 

Txin, txin, txin,

mailuak trintxetari ekin.

Mustur zorrotz honek,

erruki barik.

 

Txin, txin, txin,

mailuak trintxetari ekin.

Harrizko bihotza

birrindu arte.

 

Txin, txin, txin,

mailuak trintxetari ekin.

Heriotz samina

helduko ete?

 

Txin, txin, txin,

mailuak trintxetari ekin.

Oi, gure Euskal harrizko Herri hau!

Txin, txin, txin…

 

 

Iniaki Martiartu

Hamburg – 1988

 

trintxeta= zizel