AMESLARI

 

Utz nezazue ametsak egiten,

bizitzea baitute hobetzen,

ainitzetan arintzen, lasaitzen,

kezkak lurrundu dire egiten.

 

Noiztenka beste nunbait dirudi,

lotua naizelako amets bati,

dar-dar egiten zaituen hori,

betikoa nahi duzularik utzi.

 

Bizi-arnasa dudan bitartean,

itxaropena hor dagoenean,

zorionez naiz gainezkatua,

zein goxoa den amets egitea!

 

Ametsak ditugun anartean,

etorkizuna da aitzinean,

sinets dezagun gure ametsetan,

egi bihurtzeko esperantzan.

 

Ametsek naute hegaldarazten,

aske ta uros sentiarazten,

ongizatea ez da kostatzen,

ameslari bazira bilakatzen.